XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola egin liteke hori? Erretoreak izan dizkik kulpa guztiak! - esan zuen beste batek.

- Horrenbeste ere ez, hi, horrenbeste ere ez.

Festak pasa eta gero jende guztia ibili huen kontu horrekin.

Nora joan dira bi anaiak? - egin nuen galde.

Baina zerrategiko gizon haiengan ez nuela argibiderik kausituko susmatu nuen, ezen lanturuekin luzatzea besterik ez baitzuten egiten, hasperen eginez euriaren azpian.

Murmurio bat zetorren plazaren aldetik eta harantza jiratu nintzen.

Orduan beltzez jantzitako gizon bat ikusi nuen plaza hartako petril batetara igoa eta guardasola haundi batekin; jendeari hitzegiten zion, esanez osatzeko taldeak eta abiatzeko bi anaien bila, halako basora, halako mendira, eta miatzeko ondo bazterrak, bereziki miatzeko ibai ttikiaren ertzak.

Aidetatik, jendearen guardasolek plazari mantxa beltz haundi bat egiten ziotela zirudien.

Inork ez daki non dauden, pentsatu nuen.

Hegaldatzera apoderatu nintzen berehala.

Haltza zaharren gainetik ibai ttikia ibili nuen, bere sorlekuraino, eta sagasti soilduak, ikusi nituen eta urritzak eta mizpirak.

Guztietan aurkitu nituen bi anaien arrastoak, baina ez aldi hartakoak, baizik eta iraganekoak, urrunak.

Handik basoetara jo nuen.

Zugaitz bakoitzaren inguruan erreparatu arren ez nuen ezer berezirik ikusi.

Mendien gailurretaraino iritsi nintzen.

Etsita herrira itzuli nintzen, eta bi neska ikusi nituen plazan, petrilean eserita eta guardasola gorri bakar baten pean bildurik.

Mintzatzen ari ziren.

- Alferrik zebiltzan den denak esaten zion batak besteari Paulo trenbidera joan dun bere anaiarekin, nik bazekinat hori.